Euria izan arren, Zarugaldeko bizilagunak San Agustin jaiak ospatzera atera dira. Goizean, txupinazoa bota ondoren, jolasak, tailerrak eta bola-boloa izan dira haurrentzat. Ondoren, Nebraska tabernatik hasita, kaleko bizilagunek triki bertso poteoan parte hartu dute.
Arratsaldean, mus eta partxis txapelketa, ‘Zuek ein zuek jan’ askaria, japoniar bonbak, dantza emanaldia Txikitxu Arrostaitz taldearen eskutik, eta txistulariak izango dira. Jai batzordeak jakinarazi duenez, eguraldi euritsua dela eta, ur jolasekin zer gertatuko den azken unera arte ez dute erabakiko.
Gauean, Zarugaldeko bizilagun ugari afaltzeko bilduko dira, eta AZ-Gaubelak girotuko ditu otordua eta afalostea. Susko zezenik ez da faltako. Ondo pasau!


















