Musakolako Eroskin, SuperBMn eta Lidlen bilduko dituzte elikagaiak gaur, irailaren 25a, ostirala, arratsaldeko 14:00etatik gaueko 21:00etara, eta bihar goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Argazkia: Naiz.
Zaporeak elkarteak elikagai bilketa antolatu du ostiralean eta larunbatean Hego Euskal Herriko hainbat lekutan, Greziako Lesbos uhartean, Moriako eremua suntsitu zuen sutearen ondorioz milaka errefuxiatuk bizi duten larrialdi egoerari erantzuna emateko.
Arroz luzea, makarroiak, lekaleak, atuna eta sardinak latan, oliba-olioa, espeziak -piperbeltz eta zuria, kuminoa, kurrya-, esne-hautsa eta barratxo energetikoak dira erakunde honek bildu nahi dituen produktu nagusiak Lesbosko sukaldaritza solidariorako. Egunero milaka janari anoa banatzen dituen errefuxiatuen artean.
Bestalde, ekarpen ekonomikoak egiteko itsulapikoak jarriko dituzte, elikagaien lekualdaketa ordaintzeko; izan ere, trailer bakoitzeko 7.000 euroko kostua kalkulatzen da.
Arrasateren kasuan, Musakolako Eroskin, SuperBMen eta Lidlen bilduko dituzte elikagaiak gaur, irailak 25, ostirala, arratsaldeko 14: 00etatik gaueko 21: 00etara, eta bihar goizeko 10: 00etatik eguerdiko 14: 00etara.