Zaintzen Greba Feminista Orokorrerako 5. topaketa egin da

0
440

Arrasateko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deitutako Zaintzen Greba Feminista Orokorra prestatzen jarraitzen du. Atzo 5. topaketa egin zuten Kulturateko Loramendi Gelan.

Aurreko topaketetan bezala, lantaldeak eta ekintzak definitzen eta betebeharrak banatzen jarraitu dute. Lantaldeetan banatuta, azaroaren 30ean egingo den greba-eguna diseinatzen jarraitu dute.

Bestalde, Gipuzkoako asanbladan adostutako bi data garrantzitsu ezagutzera eman zituzten. Gaur, asteazkena, hainbat ekintza egin dira hiriburuetan, eta urriaren 7an greba egunaren deialdi ofiziala eta Herri Akordioaren aurkezpena egingo dira. “Herri Akordioaren helburua aldarrikapenak jasotzea da, eta orain arte egindako lanarekin jarraitzeko ibilbidea ibilbidea markatzea, azaroaren 30eko greba-egunaz harago.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen