Zaintzen Greba Feminista Orokorrerako 3. topaketa egin da

0
469

Arrasateko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deitutako Zaintzen Greba Feminista Orokorra prestatzen jarraitzen du. Atzo hirugarren topaketa egin zuten Kulturateko Loramendi Gelan.

Aurreko bi topaketetan bezala, Arrasateko hainbat sektoretako emakumeak bildu dira, lantaldetan banatuta, eta zaintzan diharduten hainbat eragilerekin harremanetan jartzen ari dira, sektoreak Arrasaten duen egoera ezagutzeko. Helburua “Arrasateko zaintza esparruko erradiografía osatu, greba feministaren aldarrikapen taula berrikusi, prozesua antolatu,..” da azaroaren 30eko grebari begira.

Atzoko batzarrean partaide berriak egon ziren, beraz, orain arte egindakoa gogoratu zuten, etorkizunera begira erantzukizunak banatu zituzten eta udarako helburuak eta zereginak zehaztu zituzten. “Lan handia dugu aurretik egiteko. Beraz, hurrengo topaketara begira ateak zabalik uzten ditugu prozesu honetan parte hartu nahi duenarentzat.”

4. topaketa irailaren 5ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo da. “Denon Bizitzak Erdigunean.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen