Zaintzen Greba Feminista Orokorrerako 1. topaketa egin da

0
772

Arrasateko sektore ezberdinetako hainbat emakumek parte hartu dute lehen topaketan. Herriko Mugimendu Feminista hasi da adibidez “Arrasateko zaintzako sektorearen erradiografia bat egiten”.

Nazio mailako ‘Denon bizitzak erdigunean’ prozesuak dei egina du udazkenean zaintzen inguruko Greba Feminista Orokorra egitea. Aurtengo M8an adierazi zen greba hau egingo zela.

Ildo honetan, Arrasaten mobilizazioak antolatzeko lehen topaketa egin da gaur, ekainak 4 (domeka). Ekitaldi irekia Biteri plazan egin da, eta sektore ezberdinetako hainbat emakumek bat egin dute.

Helburuetako bat izan da “prozesu hau guztia nondik datorren azaltzea, eta hemendik aurrera nahi dugu Arrasaten prozesu hau aplikatzen zabaltzea”.

Arrasateko Mugimendu Feministak lehen topaketaren balorazio positiboa egin du: “sektore ezberdinetako hainbat emakumek parte hartu dugu, hasi gara Arrasateko zaintzako sektorearen erradiografia bat egiten, eta prozesua martxan dugu. Oso pozik gaude”.

Hemendik aurrera “poliki-poliki sektore ezberdinekin harreman gehiago egingo ditugu, eta sakonago zehaztuko dugu Arrasaten prozesua nola gauzatu. Arrasaten prozesua forma hartzen hasi da”.

Mondraberriren oharra: Hasieran adierazi genuen Zaintzen inguruko Greba Orokor Feminista Martxoaren 8an egingo zela. Datua okerra zen. Datu zuzena da aurtengo Martxoaren 8an adierazi zela Zaintzen inguruko Greba Orokor Feminista egingo zela. Barka nahastea, goiko testua zuzenduta dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen