Zaintza sare herritarra prest eta martxan!

0
681

COVID-19 birusak eragin duen krisi sistematikoaren aurrean eta Arrasateko Zaintza Sarea martxan jarri genuenetik aste bete igaro den honetan, ondokoa adierazi nahi dugu:

– Dagoeneko Zaintza Sarean 200 herritar baino gehiagok eman dutela izena bolondres gisa, haien ekarpena egiteko haurren zaintzan eta eskolako lanetan laguntzeko, erosketa eta errekaduetarako zein zaborra ateratzeko. Horrekin batera, laguntza psikologikoa eskaintzeko psikologoen sare herritarra ere martxan dago honezkero.

– Ekimen horiek guztiak modu antolatuan eta osasun autoritateen jarraibide eta neurriak zorrotz beteaz egiten ari direla argi utzi nahi dugu. Herritarrok elkar zaitnzeko antolatu den ekimen herritarrak bolondres guzti-guztiei eskertu nahi die erakutsitako prestutasuna.

– Herritarren Zaintza Saretik Udalarekin elkarlana sustatzeko asmoa adierazi dugu hasieratik eta borondated horixe helarazi diegu udal ordezkariei. Hala ere, gehitu beharrean gaude oraingoz elkarlanerako biderik ireki ez dela. Bizi dugun egoeraren larritasuna ikusita, indarrak batu eta elkarlanerako unea da honakoa eta espero dugu beharrezkoa den elkarlan hori lehenbailehen bideratuko dela. Bitartean guk arduraz jarraituko dugu, autoantolakuntzaren eta auzolanaren bitartez, herritarron zaintza modu kolektiboan bermatuz. Gertuko arreta modu seguro eta eraginkorrean eskainiz eta bultzatuz.

– Gutxika-gutxika herritarren eskaerak bideratzen hasi bagara ere, kontziente gara egoera gogortu eta luzatu ahala behar horiek handituz joango direla eta egiten dugu herritarron zaintza eta laguntzaren premia larriena izan dezaketen herritarrenegana iristeko denok ahalegin berezia egin dezagun.

– Gogorarazi nahi dugu, Zaintza Sare Herritarrak ondoko zerbitzuak eskaintzen dituela:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen