Ekitaldiak mende laurdenaren laburpena egin du, eta John Barry Manley-ren bakarrizketa musikatua eskaini du.
Ekitaldia gaur arratsaldean ospatu da Kulturateko areto nagusian, eta sarreran ZBren ibilbidearen laburpen bat egin dute.
Ondoren, Bidelagunak omendu egub dituzte, merezitako omenaldia. Izan ere, “egitasmo honetan eurak dira protagonistak, lan-bolondres handia egiten dute, eta egitasmo hau martxan badago, eurei esker da”.
Horregatik, antolatzaileek opari bana egin diete, hain zuzen, Ollerias museoko zeramizkako pitxartxo bana.

Ostean, Olatz Pagalday aktorea ekitaldian parte hartzekoa zen, ‘Erdaldun berrien kluba’ antzezteko, “baina azken unean gaixotu da, eta bere ordez John Barry Manley aritu da”.
Irlandar honek bakarrizketa musikatua eskaini du, “gainera ikuskizun berria estreinatuz”. Ekitaldia osotzeko, luntx goxo bat ospatu dute giro onean, zorionak ZaharBerri!