Testua eta argazkiak: Zahar-Berri.
Zahar-Berrik antolatuta, AEDko mintzapraktika egitasmoa, Ez Donk Amaitu erakusketaren lehen bisita gidatua egin dute, euskaltegiko ikasleek eta berbalagunek, Iker Barandiaran eta Nerea Zugastiren eskutik. 80.hamarkada gertutik ezagutzeko aukera eta orduko Mondrauen kokatzea izan da bisita gidatuaren helburua. Ez Donk Amaitu, belaunaldi ezberdinetako, punka musikaz haratago, maite duten Arrasateko jende multzo batek osatzen du.