Duela egun batzuk Arrasateko bizilagun bat gurekin harremanetan jarri zen Epeleko biribilgunearen ondoko errepidean agertzen ari diren zabor eta hondakin kopuru handiagatik protesta egiteko. Orain bizilagun bera berriro jarri da harremanetan Mondraberrirekin, zaborrak errepide ondoan agertzen jarraitzen duela erakusteko. Kasu honetan galdara bat.
