Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 9.edizioan izena emateko epea

0
284

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Proiektuaren 9.edizioa urriaren 19an hasiko da. Izena emateko epea urriaren 9ra arte zabalik egongo da. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.

Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fase ditu; prestakuntza (zeharkako konpetentzietan) eta praktikak eskualdeko enpresetan. Konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko tailerra azaroaren amaiera arte burutuko da, modu presentzialean, beharrezkoak diren segurtasun neurriekin. Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz. Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

Plazak mugatuak direnez, hautaketa egiteko elkarrizketak burutuko dira urriaren 9ra arte izena eman dutenekin. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute.

INFORMAZIO SAIOA (on-line)

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urriaren 7an, asteazkenean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak. Jardunaldia online egingo da. Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da inprimaki hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan. Argibideak jasotzeko edo izena-emateko 943 793 090 telefonora deitu edo hazilan@debagoiena.eus helbidera e-mail bat idatzi daiteke.

ENPRESEI DEI BEREZIA

Enpresei ere gogorarazi nahi zaie, azaroaren amaierara arte zabalik dutela praktika-eskaerak egiteko epea. Hainbat jardueratako 60 enpresa baino gehiagok aukera hori baliatu dute, praktiken bidez kualifikatutako pertsonak ezagutu eta beren plantillan sartzeko.

HAZILAN proiektuak unibertsitateko ikasketak edo Lanbide Heziketako goi-mailako tituluak dituzten profesionalak praktiketan hartzeko aukera ematen die enpresei. Zehazki, Hazilanen azken edizioan parte hartu duten ingeniari, administrari, finantza-aditu, diseinatzaile eta nutrizionistentzat praktikak bilatzen ari gara egun. Proiektu honetan parte hartu nahi duten enpresek 943 79 3090 telefonora deitu eta bilatzen duten profil profesionala zehaztu dezakete.

ABIERTO EL PLAZO DE INSCRIPCIÓN PARA LA NOVENA EDICIÓN DE HAZILAN

El proyecto impulsado por Debagoieneko Mankomunitatea tiene como objetivo mejorar la inserción laboral de personas jóvenes cualificadas. Esta actuación se desarrolla en el marco de POPV FSE 2014-2020 HAZILAN, cofinanciado en un 50% por FSE.

El proyecto comenzará el 19 de octubre. El plazo de inscripción estará abierto hasta el 9 de octubre, y la hoja de inscripción se puede descargar desde la pagina web de Debagoieneko Mankomunitatea o recoger en la misma sede.

El proyecto Hazilan tiene como objetivo facilitar la inserción laboral de personas cualificadas de la comarca y tiene dos fases; formación (en competencias transversales) y prácticas en empresas de la comarca. El taller de formación en competencias personales y profesionales se llevará a cabo hasta finales de noviembre, de forma presencial, con las medidas de seguridad necesarias. Posteriormente, realizarán prácticas en empresas de la comarca con el objetivo de acercarse al mercado laboral y adquirir experiencia profesional. Para participar es necesario tener entre 20 y 44 años, haber finalizado los estudios superiores (un ciclo superior de formación profesional o estudios universitarios) y estar empadronado/a en alguna localidad del Alto Deba.

Las plazas son limitadas. La selección se realizará mediante entrevistas con las personas inscritas hasta el 9 de octubre. Las personas en situación de desempleo tendrán prioridad.

SESIÓN INFORMATIVA (ON-LINE)

Para dar a conocer el proyecto y resolver dudas, se ha organizado una jornada de presentación el miércoles 7 de octubre a las 10:00 de la mañana. La jornada se desarrollará on-line. Para participar en la sesión informativa será necesario inscribirse previamente rellenando este formulario . Posteriormente el/la interesado/a recibirá en su correo electrónico el enlace de acceso a la sesión. Para más información o apuntarse también se puede llamar al 943 793 090 o escribir hazilan@debagoiena.eus .

LLAMAMIENTO ESPECIAL A LAS EMPRESAS

Asimismo se recuerda a las empresas, que tienen abierto el plazo de solicitud de prácticas hasta finales de noviembre. Más de 60 empresas de diferentes actividades ya han aprovechado esta oportunidad para conocer a personas cualificadas a través de prácticas e incorporarlas a su plantilla.

El proyecto HAZILAN ofrece a las empresas la posibilidad de incorporar en prácticas a profesionales con estudios universitarios o títulos superiores de Formación Profesional. Concretamente, ingenieros/as, administrativos/as, expertos/as en finanzas, diseñadores, nutricionistas que han participado en la última edición de Hazilan buscan prácticas en la actualidad. Las empresas que quieran participar en este proyecto pueden informarse llamando al 943793090, y especificar el perfil profesional que busca.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen