Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 10.edizioan izena emateko epea

0
304

Testua: HAZILAN.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektuaEuskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Proiektuaren 10.edizioa urtarrilaren 28an hasiko da. Izena emateko epea urtarrilaren 21era arte zabalik egongo da. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.

Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fase ditu; prestakuntza(zeharkako konpetentzietan) eta praktikak eskualdeko enpresetan. Konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko tailerra martxoaren 9ra arte burutuko da, modu presentzialean, beharrezkoak diren segurtasun neurriekin. Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz. Parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

Plazak mugatuak direnez,hautaketa egiteko elkarrizketak burutuko dira urtarrilaren 21era arte izena eman dutenekin. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute.

INFORMAZIO SAIOA (on-line)

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urtarrilaren 18an, astelehenean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu da. Jardunaldia online egingo da. Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da inprimaki haubeteta.Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan. Argibideak jasotzeko edo izena-emateko 943793090 telefonora deitu edo hazilan@debagoiena.eus helbidera e-mail bat idatzi daiteke.

ENPRESENTZAT ERE AUKERA, ESKUALDEKO PROFESIONALAK EZAGUTZEKO

Enpresei ere gogoraraz nahi zaie, praktika-eskaerak egiteko aukera dutela, bilatzen duten perfilak zehaztuz.Hainbat jardueratako 60 enpresa baino gehiagok aukera hori baliatu dute, praktiken bidez kualifikatutako pertsonak ezagutueta beren plantillan sartzeko.

HAZILAN proiektuak unibertsitateko ikasketak edo Lanbide Heziketako goi-mailako tituluak dituzten profesionalak praktiketan hartzeko aukera ematen die enpresei. Zehazki, Hazilanen azken edizioetan parte hartu duten ingeniari, administrari, komertzial, finantza-aditu, diseinatzaile, delineatzaile eta gizarte-langileentzat praktikak bilatzen ari gara egun. Eta edizio berri honetan, perfil berriak ere izango dira. Informatu edo partehartzeko Garapen Agentziarekin harremanetan jarri (943 79 3090 telefonora deituz edo e-mailez).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen