Zabalik dago HAZILAN proiektuan izena-emateko epea

0
474

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Urriaren 13an hasiko da HAZILAN-en 11.edizioa eta bertan izena emateko epea zabalik dago irailaren 24ra arte.

Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 150 pertsona baino gehiagok partehartu dute, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak sustatu eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen duen proiektu honetan.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea (ez da ezinbestekoa),
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

ZERTARAKO HAZILAN?

HAZILANek zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu, 80 orduko tailer teoriko-praktiko batean.
Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu, lan-esperientzia hartuz eta enplegurako sarbidea erraztuz.

Izena emateko ESKAERA ORRIA bete beharko da eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera, Mankomunitatean aurkeztu. Ostirala, irailak 24 izango da izena emateko azken eguna.

Informazio gehiago: www.debagoiena.eus / hazilan@debagoiena.eus/ Tlf: 943 79 30 90

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen