Zabalik dago Arrasateko gabonetako erakusleihoak bozkatzeko epea

0
888

Testua: Arrasateko Udala

Abian da urteroko erakusleiho lehiaketa eta gaurtik aurrera, zabalik dago, gainera, erakusleiho gustukoena bozkatzeko epea ere. Horri jarraiki, arrasatearrek igandea arte, hau da, abenduaren 17a bitarte, izango dute gehien gustatzen zaien erakusleihoa bozkatzeko.
Guztira 33 establezimenduk eman dute izena lehiaketan, horrenbestez, herritarrek horien artean bozkatu beharko dute. Saltoki parte-hartzaile guztien zerrenda ikusgai dago udal webgunean.


Bozka ematen duten arrasatearren artean ere, sariak zozketan
Herritarren saria eta haur eta gazteen saria izango dira, hain zuzen, arrasatearren bozka
bitartez erabakiko diren sariak. Bi kasuetan, saria norabide bikoitzekoa izango da, hau da, erakusleiho bat saritzeaz gain, boska ematen dutenen artean ere sariak zozketatuko dira: herritarren sarian, bozka ematen dutenen artean Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko 120 euroko bost bono zozketatuko baitira eta haur eta gazteen sarian, halaber, 50 euroko bost bono.


Bozketa BAZen eta telematikoki
Bi kasuetan, bozka BAZen edo telematikoki eman beharko da, udal webgunearen bitartez, esan bezala, abenduaren 11tik 17ra bitartean. Horrez gain, lehiaketan parte hartzen ari den saltoki bakoitzean karteltxo bat topatuko dute herritarrek zintzilik, QRaren bitartez bozka emateko. Herritar bakoitzak boto bakar bat eman ahal izango du eta sari banaketa abenduaren 21ean izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen