Zabalik da Txotxpartarako izen-ematea, Ttakun taldearen eskutik

0
744

Talde arrasatearrak, bere 30. urteurrenaren ostean, afaria-ekimena antolatu du apirilaren 19rako (ostiralerako) Aramaixoko Iturrieta sagardotegian.

Kartela eta artxiboko argazkia: Ttakun.

Arrasate Txalaparta Taldeko lagunek, 2024ko lehen ospakizun gisa, ondorengo egitaraua antolatu dute:

19:00etan poteoa Iratin hasita
20:30ean autobusa Nafarroa etorbideko geltokian (Forum atzean)
21:30ean afaria Iturrieta sagardotegian (menu beganoa aukeran, aurrez eskatuta): txalaparta, musika…
00:15ean Arrasaterantz buelta

Izen-ematea zabalik da Irati tabernan, eta izena emateko azken eguna apirilaren 16a izango da. Prezioa (busa barne) 45 euro, ikasle eta langabeak 40 euro. “Sustraiak lurrari lotuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen