Kurtso berriarekin batera, Leintz Eskola Kirola ere martxan jarriko da eta ostiral honetan ikasturte hasierako jaialdia egingo dute. Ekitaldi horri begira, honako testua bidali digute.
Ostiral honetan, urriak 9an, Leintz Eskola Kiroleko ikasturteko hasierako jaialdia ospatuko dugu Aretxabaletan 17:30-19:00 bitartean. Aurreko ikasturtean izan zuen arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dugu eta izen ematea zabalik daukazue izena emateko. Ikastetxe zein ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileen eskutik jaso duzue informazioa, beraz, ez galdu aukera eta eman izena, ondo pasatuko dugu!
Horrez gain, eskola kiroleko ate irekiak ere izango ditugu. Dakizuenez, astelehenean hasi ziren eskola kiroleko saioak eta oraindik zalantzan dauden ikasleek aukera izango dute hasierako bi asteetan probatzera etortzeko.
Urriren 17an, zapatua, Debagoieneko erreka auzolana egingo da Debagoieneko herri guztietan eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!
Animatu eta parte hartu!




