Yugularrek bi zuzeneko eman ditu, taldearen lagunekin batera

3
1284

Hodei (Arkada Social, Des-Kontrol), Ibi (Non Servium) eta Xabi (Kaotiko) taldeekideek ‘No retorno’ diskoa aurkeztu dute Gaztetxean. Bertan eurekin batera ‘Magu’ eta ‘Arri’k Arkada Socialen abesti bat jo dute.

Hodei Beitia abeslari eta baxu-jole arrasatearrak 2018an Yugular sortu zuen, Ibi (Non-Servium) eta Xabirekin (Kaotiko) batera. 2019an ‘No retorno’ diskoa kalera atera zuten.

Gaur diskoa Arrasateko Gaztetxean aurkeztu dute, Mauka Musikagintzak eta AGAKOk antolatuta. Emanaldi bat egitea aurreikusten zuten, baina sarrerak azkar agortu zirenez, bi emanaldi eskaini dituzte. Aforoa bietan bete egin da, segurtasun neurriak hartuta.

Kontzertuaren amaieran taldearen bi lagun oholtzara igo dira, ‘Arri’ eta ‘Magu’, bostek batera Arkada Socialen ‘Miles de cadaveres’ jotzeko. Publikoak gustura jarraitu ditu bi emanaldiak.

3 IRUZKIN

  1. Bigarren bideoan Eskorbuto taldeko abesti baten hasiera oso antzekoa da. Ez dut esango plagioa denik baina… hor uzten dut. Ea asmatzen duzuen ze abestitaz ari naizen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen