Yugular taldeak bi emanaldi eskainiko ditu zapatuan Gaztetxean

0
397

Hodei Beitia (Arkada Social eta Des-Kontrol), Ibi (Non-Servium) eta Xabik (Kaotiko) osatzen dute taldea. Lehen emanaldia 18:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan. Lehenerako sarrerak gaur jarriko dira erosgai.

Bideoa: Maldito Records.

Abeslari eta baxu-jole arrasatearrak 2018an hirukotea sortu zuen beste bi kideekin batera, eta 2019an ‘No retorno’ diskoa kalera atera zuten.

Zapatu honetan Arrasateko Gaztetxean arituko dira, Mauka Musikagintzak eta AGAKOk antolatuta. Emanaldi bat egitea aurreikusten zuten, baina sarrerak azkar agortu zirenez, bi emanaldi eskainiko dituzte egun berean: 18.00etan eta 20.00etan.

20.00etako emanaldirako sarrera guztiak agortu ziren, baina 18.00etako emanaldirako sarrerak gaur (asteazkena) izango dira erosgai eguerdiko 12:00etatik aurrera agako.eus webgunean. Antolakuntzatik iragarri dute “aforoa mugatua izango dela eta segurtasun neurriak hartuko direla”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen