Paul Casal, Lierni eta Asier arreba-anaiak, Garazi Barrena, Sertx, Ekiñe Casado, Asier Sala, Irati Gutierrez, Izadi Ramos Zumalde, Leire Etxezarreta, Xabi Gorostidi, Serge, Bloom eta Txakurrak taldeetako kide batzuk, Iraitz Agirre Aranguren eta bertako musikari gehiagok hartu dute parte emanaldian.
Etxean grabatu dituzten abestiak eskaintzen ari dira musu truk, nahi duten ikus-entzule guztientzat. Estilo ezberdinak eskaintzen ari dira, akustikoan, norberaren abestiak nahiz bertsioak.
Emanaldia gaur (apirilak 2) hasi da gaueko 22:00etan, eta ikus-entzuleen artean kritika onak jasotzen ari dira.