XVII. Txelis Memoriala jokatuko dute abenduaren 27 eta 28an

0
861

Kartela: Mondra / Argazkia: MB artxiboa

Infantil Txiki (2012) kategoriako mutilek XVII. Txelis Memoriala jokatuko dute Abenduaren 27 eta 28an Mojategin. Bi egunetan 14:00etan hasiko dira lehiak eta 20:00etan amaituko dira. Aurten Mondrarekin batera lehiatuko duten taldeak hauek dira: Eibar, Erreala, Alaves, Osasuna, Bergara, Beasain, UDA, Zumaiako, Santutxu, Amorebieta, S.A.N.S.E, Martutene, Vasconia, Galdakao, Mariturrikoak, Danok Bat, Romo, Lagun Onak eta Durango.

Sarrerari dagokionez abenduaren 27an doan izango da eta abenduaren 28an, 3€ ordainduta sarrera eta errifa eskuratu ahalko da. Mondratik eskerrak helarazi dizkiete talde eta laguntzaile guztiei. Zorte on torneoan!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen