Xiberoots taldea izango da Gaztetxean Kooltur ekimenaren baitan

0
1830

Ostegun honetan, azaroak 20, Xiberoots taldea izango da Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Maulen hamarkada inguru dela sortutako talde honek hara eta hona dihardu euskal tradizioaren eta reggaearen arteko erritmo biziaren batasuna lantzen.

Seikote honi esker, euskarak bat egiten du xamurtasunez Karibeko pultsazioarekin eta groove handiarekin. ‘Maule muffin’ (2018) eta ‘Honki jina’ (2020)ren ostean, ‘Zer Agitüko’ kaleratu berri du taldeak eta festa bihurtzen diren zuzenekoetan aurkezten dabil.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen