Xiberoko ikastolen aldeko saskiak salgai daude, “Xiberoko Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!”

0
3008

Testua: Xiberoko Ikastolak.

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai ezartzen dituzte gabonetarako. Balorapena egiteko unean, pozik agertu dira 2024ean, 2200 saskiren heina atxikitzeaz. Kopuru egokia da, bai ekonomikoki haien beharreri erantzuteko bai eta mozkinen eskeintzan.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat.

Azkenik, nahizta saretzeko lan bat daramaten zonalde ainitzetan, oraindik loturarik gabeko erremuak gelditzen dira. Nahi lukete, saretze lan hau lurralde guzietarat hedatu, salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko posibilitateak errexteko. Interesatua den jende oro integra dezake proiektu hunen garapena gure web orriaren bitartez harremanean sartuz.

Aurten ere, hiru saski mota izanen dira salgai : Pettarra Arbaila eta Basabürüa. Aldaketaren urtea dugu aurtengoa ere Basabürüa Biologikoa bilakatu dugulakotz, jadanik mozkin batzuk hala ziren, baina osoatsunera pusatu dugu hautua, orain arteko pastak eta lukainka idorra hala baziren, patea, eztia, gazna, piper ezti eta sagar juja ( hau Alozeko ikastolako haur eta gurasoek egindakoa, Xiberoko ikastoletako guraso batek duen xiberoko sagarren kontxerbatoriotik bilduak). Horrez gaiz saski hau mugatua izanen da 550 saskitara, laborariek ezin dutelakotz gehio segurtatu, tokiko laborariekin ari gara eta xiberoa ttikia den bezala laborantsa etxeak ere.

Prezioen aldetik ihaz mantentzea atxikitzea lortu bagenituen aurten doi doia igo ditugu./ Hona aurtengo saski berrien prezio eta osaketa.

  • Pettarra 52€ Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
  • Arbaila 57€ Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
  • Basabürüa 70€ Xerri patea, ardi gazna kiloa, lukainka idorra, eztia, piereezti, sagar juja eta pastak.

Saskiak (gazna, pastak, eztia, lukainka idorra, pate, pastelak, tisanak, erreximenta) Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate
haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.

Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren lehenean abiatu eta azaroaren 23-an bururatuko da.

Abenduaren 12 an aurreikusten ditugu banaketa egunak. Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen