Aurreko asteburuan kaleak eta plazak bete ondoren, Arrasate Blues jaialdiak hiru kontzertu gehiago eskainiko ditu. Oraingo honetan blues jaialdiak Sabado Zigarrola bisitatu du Xabier Garrek eta Jon Gurrutxagak Elkano plazan eskainitako kontzertuarekin.
Xabi Garre,Señor No talde donostiarreko buru da, 30 urtetik gorako ibilbide musikal zabala du agertokietan eta dozenaka grabazio, eta beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du, hala nola,La Perrera, Las Brujas, Xabi Ta Petti, Pow pow pows, Dogo…Oraingoan Jon Gurrutxagarekin batera igo da eszenatokira, SUgramas eta Arima Beltza taldeko kidea. Bikote hau ez da rock and roll puruaz ahaztu, eta bere konposizioak errepasatu ditu, Tom Waits, Bill Kirchen, El Tri…-en bertsioekin batera.
Hurrengo kontzertuak
Bihar, igandea, 20:00etan, Jokin Vitoria Arrasate Blues-eko agertoki nagusira igoko da. Herriko plaza Sustrajazz proiektuaren aurkezpenaren lekuko izango da. Arrasateko bateriajoleak‘Sustrajazz’ hau garatu du karrera amaierako proiektu gisa. Vitoriak herri-doinuak aurkeztuko ditu Arrasaten, baina jazzera eramanda.
Asteartean, gaualdi akustiko batekin agurtuko da Arrasate Blues.Kajoi tabernarekin lankidetzan, azken proposamen honek amaiera intimoa emango dio Arrasate Blues-i. Leire Etxezarreta eta Garazi Barrena herriko artistek Euskal Herriko talde handiak berrikusiko dituzte. Etxezarreta eta Barrena ez dira bakarrik egongo Herriko plazan (19:00), izan ere Asier Salaren, The Potes taldeko kidearen, eta Aitor Huizi biolin-jolearen, Huntzako kidearen, laguntza izango baitute.