Xabi Solano & Dantzariek Idoia Asurmendirekin kontzertua osatuko dute Usaetxen

0
673

Usaetxe plazan izango da bihar (asteazkena), aforoa mugatuta koronabirusaren ondorioz. Aramaioko musikari gazteaz gain, Hernaniko musikari entzutetsuak eta dantzariek jardungo dute.

Udaleko Kultura Sailak antolaturik, Udazabaleko bigarren emanaldia izango da bihar (asteazkena), sarrera kopurua mugaturik.

Koronabirusaren ondorioz, sarrerak aurrez Amaia Antzokian erosi behar dira. Erosketako epea printzipioz uztailaren 1etik 9ra izango da.

Ikus-entzule kopurua mugatu behar izan da, eta ikus-entzuleek musukoa eraman beharko dute, baita plazan eskuak garbitu gel hidroalkoholikoarekin ere.

Xabi Solano Maiza nazio mailako musikari nabarmenetakoa dugu, besteak beste, Esne Beltza taldeko ‘front-man’ delarik. Arrasateko emanaldian dantzariekin batera jardungo du.

Gainera, saio berean Idoia Asurmendi ‘Ido’ musikari aramaioar gazteak parte hartuko du. Iaz Jai-Zalen ikus-entzuteko aukera izan genuen.

Emanaldia bihar (asteazkena) izango da Usaetxe plazan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera mugatuta egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen