Xabi Solano & Dantzariek eta Idoia Asurmendik Usaetxe plazara ikusle ugari erakarri dituzte

    0
    1273

    Ikusle ugari bildu zituen atzo Idoia Asurmendi aramaioarrak eta Xabi Solano musikari hernaniarrak eskainitako ikuskizuna Usaetxe plazan, Udazabal egitarauaren barruan.  Kontzertua Asurmendik ireki zuen 8 abesti interpretatuz, ondoren Solanoren taldea igo zen eszenatokira musika eta dantza nahasten duen ikuskizuna eskaintzeko. 

    Usaetxe plazara hurbildu ziren guztiek Covid-19k ezarritako osasun arau berriak errespetatu behar izan zituzten, hala nola, sarreran eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, maskara erabiltzea eta metro eta erdiko gutxieneko distantzia errespetatzea.

    Beste alde batetik, eta biharko aurreikusita dagoen eguraldia ikusita, Jokin Zaitegi plazan programatuta dugun “Urbasa” ikuskizuna Biteri plazan egingo da ordu berean, hau da, arratsaldeko 20:00etan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen