Williamek berriro ekarri zuen blues-a Arrasatera

0
519

Arrasateko Udalak eta Ibai-Artek antolatutako Gabonetako egitarauaren barruan, atzo iritsi zen musikaren garaia, William bilbotarrak Arbolapetan eman zuen kontzertuarekin. Gabonetako programaren barruan gain, Ibai-Arte Arrasate Blues 365 ekimenaren barruan ere kokatuta dago kontzertua. Uztailean, merkatarien elkarteak Arrasate Blues jaialdia antolatzen du, Arrasateko plazak eta auzoak musika honetaz betetzen dituena. Baina aurten ere ekimena beste data batzuetara zabaldu nahi izan dute.

Guillermo Gutierrez, William Los Brazos taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria da, baina atzo azaldu zuenez, agertokira bakarka igotzea ere gustatzen zaio, musika mota hori jendeari helarazteko. Pedagogia pixka bat ere egin nahi izan zuen bluesaren jatorria azalduz. Amerikara Afrikatik etorritako esklaboen musikatik sortutakoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen