Viomerentzat indarra [Testua: 2016, 2018 eta 2019ko Greziako Brigadistak, Zabaldi eta Askapena]

0
938

Euskal Herriko internazionalistontzako Greziako Thessaloniki hiriaren aldirietan dagoen Viome kooperatiba eredugarria da. 2011. urtean elkarte anonimoa zenak porrot egin eta langileak kalean utzi zituen. Langileak protestaz haratago joan eta 2013. urtean okupazioaren bitartez lantegiaz berjabetu ziren Viome kooperatiba sortuz, egun modu industrialean garbiketa produktuak egiten dituztelarik.

Ez dute multinazionalekin lan egiten, ezta supermerkatu handiekin ere eta salmentarako gehienez bitartekari bakarra onartzen dute. Aspaldi esana dago sistema kapitalistarentzat lanpostuak defendatzea baino garrantzitsuagoa dela jabetza pribatua delakoaren defentsa. Bere sorreratik Viome estatuaren egituren aldetik etenik gabeko erasoak jasaten ari da eta azken erasoak argindarra moztu die.

Lantegia itxi eta Viome arratoientzako bazka izatea nahiko lukete. Mediku kubatarrek elkartasuna soberan duguna ematea baino daukaguna partekatzea dela irakatsi digute. Horregatik Euskal Herriko langilegoari (bai eta Euskal Herriko kooperatibei ere) deia luzatzen
diegu Viomek argindar sorgailu bat eskuratu dezan zabaldu duen nazioarteko diru bilketan parte hartzera.

Esteka honetan aurkituko duzue horretarako bidea (ingelesez): https://power.viomecoop.com/ Garai hauetan non ortzi-mugan dena iluna eta dudagarri ageri zaigun, bihurtu dezagun langilegoaren berjabetza eta internazionalismoa itxaropen eta bizitza duinaren indar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen