Villa Amparoko ur-parkea [bi herritarren kexa]

4
3442

Villa Amparoko ur-parkea oso ondo dago baina bi gabezia ditu: alde batetik, gune honetan ez dago zakarrontzirik, eta hondakin bat botatzeko errepidea gurutzatu behar da, ibilbide arriskutsua izan daitekeena, batez ere haurrentzat.

Hortaz gain, Villa Amparoko ur-parkearen eta errepidearen artean ez dago hesirik. Bien artean espaloia eta bidegorria egon badaude, baina hesi edo antzeko zerbait jarri beharko luke Udalak, haurrek eta nerabeek errepidea hain eskura izan ez dezaten.

4 IRUZKIN

  1. …Eta zakarrontzirik ez dagoenez, banakan batzuek zakarra lurrera botatzen dute. Zakar hori, lurrean gelditzean, haize bolada txiki batekin errekan bukatzen du, errekako hesiaren azpitik pasata.
    Ederto legoke, beste herri batzutan ari diren bezala, erreka ertzeko hesiduren beheko aldea tapatzea, zakarrek ez dezaten errekan amaitu.

    Ingurugiroari begira, bada lanik herri honetan!

  2. Bidegorritik bizikletan datozenentzat ere arriskutsua da, umeak baloiekin ere ibiltzen baitira. Hesia bidegorri eta ur parkearen artean egon behar luke

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen