Irailaren 6tik (ostirala) 8ra ospatuko dira, eta egitaraua posible egin dute Elma Auzoko Jai Batzordeak eta Arrasateko Udalak. Adin guztiendako ekitaldiak izango dira aukeran, honatx egitaraua.
Argazkia: Urtz taldea.
Irailak 6, ostirala:
17:00-18:00 Txalaparta
18:00 Palomitak
18:00-20:00 Etxebarria aita-semeak auzotik
19:30-20:00 Xaguxarraren jaitsiera eta bolo-boloa
21:30 Xaguxar afaria: zuk afaria ekarri eta guk mahaia jarri!
20:30-24:00 DJ Markel Goikolea
Irailak 7, larunbata:
11:00-14:00 eta 16:30-19:30 Kids&Us gunea (6 urtera arte), ekintza eta joku sensorialak
12:00-14:00 eta 16:30-18:30 Puzgarri handiak
14:30 Bazkari popularra
18:00 Apar festa
18:30-19:30 Mariatxiak
19:30-21:30 Karaokea Markel Goikolearekin
21:30-22:00 Zezen suzko – su artifizialak
22:30 Urtz taldearen kontzertua
00:30-02:00 DJa
Irailak 8, igandea:
12:30-14:00 Dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak
14:30-17:00 Paella jana
17:00-18:00 Magoa
18:00-20:00 DJa




