Urtarrilaren 9an guztiok egongo gara Elmako Etorbidean [Testua: Sare]

0
1285

Urteetan urtarrilean Bilbon antolatu den mobilizazioa berezia eta garrantzitsua izan da; bertan, 100.000 pertsona inguru batzen gara preso eta iheslarien auziari atera bidea aldarrikatu eta elkarbizitzaren eta bakearen alde urratsak emateko.

Aurtengo urtea zaila izan da guztiontzat. Etxean konfinatuta egon behar izan dugu,kasu askotan senideengandik urrun, distantzia bat mantenduz, ezin besarkatuz…Presoen eta hauen senideen egoera askoz gogorragoa dela jakinik eta covidaren krisiak are larriagoa bilakatu duela jakitun izanda ere, urte honetako bizipen guzti hauek beraien egoera hobeto ulertzeko balio izan digute.

Pandemiak gogor jotzen jarraitzen duen honetan, urtarrilaren 9an ezingo gara Bilbon elkartu guztion osasuna bermatu beharra dagoelako, baina segurtasun neurri guztiak harturik, ez dugu etxean geratu nahi, preso, deportatu eta iheslarien egoera irauli beharrean gaudelako. Horregatik, maskarak, distantzia eta neurri zorrotzak harturikEuskal Herriko herri eta auzo guztietan elkartuko gara guztion artean Bilbon elkartuohi garen jendetza erraz gainditzeko.

Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu. Salbuespen legediaren amaiera eskatzen ari da gehiengo politiko, sindikal, instituzional eta soziala. Era berean,espetxe politikan Espainian zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu behar zaizkio honi. Oraindik bide luzea aurretik izan arren, emandako urratsak aintzat hartuta, Euskal Herritik bide honi bultzada egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori hala, benetan garrantzitsua dela deritzogu urtarrilaren 9an Bilbon egin ohi dugun moduan, herri guztietan elkartzea.

Arrasateri dagokionez, arratsaldeko 17:00etan bi zutabe irtengo dira. Bat, Zigarrolako San Isidrotik eta bigarrena, Arimazubitik. Bi zutabeak Gipuzkoako etorbidean elkartuko dira 17:30ean eta bertan entzungo dugu Euskal Herri osoan irakurriko den idatzia. Hauxe da guztiok, Sarerekin batera, ozen eskatuko duguna:

• Gaixotasun larriak dituzten presoak etxean nahi ditugu, artatzea senideen babes eta konfiantzazko medikuarekin egin ahal izateko.

• Sakabanaketa eta urrunketa amaitu behar da preso guztientzat, senideei ezarritako zigor erantsia eteteko.

• Espetxean haurrak dituzten gurasoek elkarrekin egoteko eskubidea dute.

• Adinean aurrera doazen presoak etxean egon behar dira, euren osasuna zaindu ahal izateko.

• Euskal preso guztiek gradu progresioa izateko eskubidea dute.

Eta garbi azaldu nahi dugu hemen gainean aipatu ditugun puntuak ez direla inolako pribilegioak, preso guztiek dituzten eskubideak baizik, eta horrela zehaztuta daudelaEspainiar Estatuko arauetan. Eta ondorioz ezinbesteko urratsak dira gure herrian elkarbizitza eta bakea eraikitzeko.

Behin betikoz gaur egun oraindik indarrean dagoen salbuespen legedia honi amaiera eman behar diogu eta horretarako herritar guztiok ezinbestekoak gara preso,deportatu eta iheslarien auziari aterabidea emateko. Horregatik gaur, ideia, sentipen eta bizipen ezberdinak ditugun Arrasateko, esparruezberdinetako herritarrak batu gara, aldarrikapen hauekin bat egiten dugulako. Etabide batez, gonbidapena luzatu nahi diegu Arrasateko herritar guztiei mobilizazio honetan parte hartzera, gertuen duten Zigarrola edo Arimazubitik abiatuta. Handik,denok elkarrekin Gipuzkoako Etorbidera, hau da Elmako rektara 17:30ean iristeko. Han izango da ekitaldia, eta guztiok batera, modu ikusgarrian aldarrikatuko dugu garaia dela etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako.

Bidea gara! Izan bidea, etorri bidera, hurbildu Elmako etorbidera!!!

Sinatzaileak

Peru Altube, Ekiñe Casado, Eva Abuin, Gorka Etxabe, Iñaki Telleria, Ane Garai, MariaOses, Edu Abarrategi, Malen Ruiz de Azua, Ainhoa Vitoria, Nagore Ipiña, IkerBarandiaran, Julen Aranbarri, Maite Agiriano, Aitor Arostegi, Beñat Zaitegi, Eider Eraña,Ines Osinaga, Nerea Lorón “La Furia”, Olga Garai, Josu Arkauz, Amargia Abeh, InoGalparsoro, Garbiñe Etxagibel, Jose Mari Eraña, Najla Ould Salek, Ana Ugalde, Alvaro Arregi, Pili Sagasta, Josu Zabala, Julia Monje, Matilde Sainz, Josemari Velez de Mendizabal, Beñat Arnaiz, Iñaki Barrutia, Eneritz Ugalde, Olatz Zuazubiskar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen