Urrin Taberna: “Tabernak irekita jarrai dezan, terraza jartzea beharrezkoa dugu.”

6
3625

Mariano Leis eta Laura Garcia Uribarriko Urrin tabernako jabeak dira. Ekainetik daramate terraza bat jartzeko baimen ofiziala eskatzen, eta Arrasateko Udalari hiru eskaera aurkeztu ondoren (ekainean, abuztuan eta urrian), oraindik ez dute idatzizko jakinarazpenik jaso terraza jartzeko. Astelehenetik, bizi dugun osasun egoera dela eta, taberna itxita dago.

Marianok azaldu digunez, prozesu honekin alarma egoera amaitu zenean hasi ziren. Ekainaren 11n aurkeztu zuten lehen eskaera BAZen “baietza jaso genuen ahoz, baina ofizialki ez genuen idatzizko jakinarazpenik jaso; hala ere, abuztuan obra-baimenaren eskaera aurkeztu genuen eta 600 euroko fidantza jarri genuen, eskatu ziguten bezala. “

Bigarren eskaera horren erantzuna positiboa izan zen, baina baita ahoz ere. “Hiru egun igaro ondoren oztopo ugari jartzen hasi zitzaizkigun, baina ez genuen ulertzen zergatik aldatu zuten iritzia. Are gehiago, udalari terrazaren ezaugarriak ere eskatu dizkiogu, erantzunik jaso gabe. “

Jabeak telefonoz jarri dira harremanetan udalarekin, eta hainbat proiektu aurkezteko eskatu diete. “Horietako bat onartu digute, dena telefonoz, baina erantzun ofizialik eta idatzirik jaso gabe jarraitzen dugu, terraza jartzeko lanekin hasi ahal izateko.”

Marianok eta Laurak azpimarratu  dutenez, “tabernak irekita jarrai dezan, terraza jartzea beharrezkoa dugu. Gainera, biok tabernan lan egiten dugu, eta negozioaren diru-sarreren mende gaude erabat. Horri gehitu behar zaio kontratatutako pertsona bat daukagula eta itxierak ere eragingo liokeela. Hiru lanpostu daude arriskuan.”

Mariano gaur (urriak 27, astelehena) saiatu da berriro udalarekin harremanetan jartzen “berriro deitu dut udaletxera alkatearekin hitz egiteko, eta idazkaritzak esan dio Hirigintza zinegotziaren agindua zuela berarekin ez pasatzeko, hemendik aurrera Hirigintzara deitzeko, eta ez dut ulertzen zergatik. Gure elkarrizketa bakarraren hurrengo egunean deitu zidala ezan zidan, eta hilabete eta erdi baino gehiago igaro da berririk gabe. Gure zoriari utzita gaudela sentitzen dugu “

Amaitzeko, “terraza emateko ahal izan dugun guztia egin dugu, hiru eskaera bidali ditugu, hainbat proiektu aurkeztu ditugu, eta gastu guztiak gure gain hartu ditugu. Aurrekontuak eskatu ditugu errepidea margotzeko, eta guk ere gastu hori geure gain hartu behar dugu. Ahoa betetzen zaie saltoki txikiei laguntzen dietela esanez, baina gure kasuan terrazaren, baimenen, proiektuen, fidantzaren eta pinturaren kostua 10.000 €-tik gorakoa da. Hau laguntzea bada norbaitek azal diezagun. “

6 IRUZKIN

  1. Lotxagarria udalaren incompetentzia. Beste adibide bat. Era zembat daramagu ?? Gero María alkatesa argazki ponpoxak ateratzen.

    • La terraza seria privada de uso publico!!!
      Te preocupan los aparcamientos de todo el pueblo o solo esa zona???
      Cuantas terrazas hay en el pueblo privadas?? Mas del 90% estan en uso publico sea asfalto, acera, o plaza! Esas tambien te molestan?

      • Goiko komentarioaren tradukzioa:

        “Terraza pribatua izango litzateke eta erabilera publikokoa!!!
        Herri osoko aparkalekuek kezkatzen zaituzte ala soilik zona horretakoa???
        Zenbat terraza pribatu daude herri honetan?? %90 baino gehiago erabilera publikoko tokietan dago, asfaltoan, espaloietan edo plazan! Horiek ere molestatzen zaituzte?”.

  2. 4 aparcamientos!! Se pagaran como 6!!!eso te gusta mas??
    Publicos no son es zona ota!!publico fue en su dia!
    El dinero ba para las arcas publicas( que no es poco).eso quiere decir que muy a mi pesar tu tambien te beneficiaras de ese dinero

    • Goiko komentarioaren tradukzioa:

      “4 aparkaleku!! 6 balira bezala ordainduko dira!!! Hori zure gustukoagoa da??
      Ez dira publikoak, tao gunea da!! Lehen publikoak izan ziren!
      Dirua arka publikoetara doa (ez dela gutxi). Horrek esan nahi du, atsekabe handia eragiten didan arren, zu ere diru horren onuraduna izango zarela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen