Urriko Osoko Bilkura bihar, asteartea, egingo da

0
426

Udalbatzak Osoko Bilkura egingo du bihar, asteartea, arratsaldeko 18:00etan. Mahai gainean ondoko gaiak izango dira:

Beheko testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

1.- Zinegotzi karguaren jabetza hartzea. Ibon Arrupe Aldecocea.

2.- Zinegotzi karguaren jabetza hartzea. Amaia Ceciaga Garmendia.

3.- Zinegotzi karguaren jabetza hartzea. Xabier Arrizabalaga Arrizabalaga.

4.- 2023ko ekainaren 17ko eta uztailaren 13ko bilkurei dagozkien akta laburrak irakurri eta onartzea eta 2023ko ekainaren 27ko bilkurari dagokion akta irakurri eta onartzea.

5.- Udal ordenantza arautzaile berria, lokalak etxebizitza bihurtzearen gainekoa: jasotako alegazioei erantzuna eman eta ordenantza behin betiko onartzea.

6.- 2024 ekitaldiko Ordenantza Fiskalen onespena.

7.- Ekainaren 30ean 2023 urteko aurrekontuaren egoeraren berri ematea.

8.- TGBak 2023ko 2. hiru hilabetean onartutako kreditu aldaketen espedienteen berri ematea.

9.- Antolaketa alorrean Alkateak emandako hainbat ebazpenen berri ematea.

10.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.

11.- “Gizarte Ongizate batzordean, nahasmendua dualari buruzko mahai bat sortzeko mozioa”, Katearen Loturak elkarteak aurkeztutakoa.

12.- “Arrasaten alokairuaren merkatuko prezio garestiek tenkatutako eremuak definitzeari buruzko eta horietan estatuko etxebizitzaren legeak ezartzen dituen mugak gauzatzeari buruzko mozioa” Stop Deshaucios Euskadi plataformak aurkeztutakoa.

13.- Galderak eta eskaerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen