Urriaren 28an bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak

0
256

Beheko testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirola.

Badira bi aste LEK-eko saioekin hasi ginenetik. Lehenengo bi asteetan, jolas ezberdinak egiten ibili dira, ikasle eta monitoreak elkar ezagutzeko. Hurrengo astetik aurrera ordea, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleak errugbiarekin hasiko dira.

Dakizuen bezala, hurrengo astebukaeran , urriaren 21ean, sarea sendotuz, badator bailara mailako erreka auzaolanaren II. edizio bateratua eta herrietan erreka auzolana eramango da aurrera. Bertan parte hartu nahi izanez gero, “izena eman” titulua duen botoia sakatu eta batu zaituz ekimenara!

Bestalde, urriaren 28an emango diegu hasiera LEK-eko zapatutako ekintzei errugbi topaketarekin! Beraz, hurrengo asteetan errugbia landuko dute LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleek!

Lek-etik, zapatuko ekintzetara urbiltzeko deialdia egiten dizuegu, astean zehar saioetan landutakoa testuinguru ezberdin batean lantzeko aukera emateaz gain, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ezinhobea dela uste dugu. Gogoratu, polita izaten dela zapatuetako ekintzetan ikasleak LEK-eko kamisetekin ikustea, beraz, kamiseta armairutik atera eta seguru goiz atsegina pasatuko dugula.

Hitzordu interesgarri bat antolatuko du Gipuzkoako orientazio taldeak: ORIENTAZIO FROGA OÑATIN: urriaren 15ean.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen