Urriko hirugarren zapatuan, urriaren 16an, Bertako Produktuen Azoka ospatuko da Seber Altube Plazan. Sagarra izango da protagonista, sagar garaian gaudela aprobetxatuz. Betiko ekoizleez gain, etorriko dira bi ekoizle bertako sagar barietateekin:
• Angel Mari Padilla – Likiniao baserria (Aramaio)
• Eneko Solana – Ariztizabal baserria (Ezkio Itsaso)
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak izango dituzte salgai. Zozketatuko dira ere 10 saski sagar produktuekin osatuta, eguerdiko 13:30ean.