Argazkiak: Eli Alzola.
Eguneratutako datuen arabera, Urkuluko urtegiaren edukiera %58,35ekoa da. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, urtegia alerta egoeran dago. Batez ere, Urkuluko urtegiak iazko abenduan zuen egoerarekin alderatzen badugu, orduan %97,08ko edukiera baitzuen, apirilean gainezka eginez. Harrezkero, Urkuluko urtegiak ura etengabe galdu du. Udazkena oso lehorra izan da, eta horrek urtegiaren egungo egoeran eragina izan du.
Eli Alzolak urtegiaren egoeraren argazkiak bidali dizkigu:
Urkuluko urtegiaren egoera 2022ko apirilean (argazkiak Eli Alzola):
Udazkena lehorra …eta zenbat ur bota edo galdu zen matxurarekin?
Egoera tamalgarria da, uda eta udazkena lehorrak izan ditugula argi dago. Baina badago beste aldagai garrantzitsu bat Urkuluko egoera ulertzeko. Arrasateko ur hornidurako hodiaren pusketa eta honen ur emaria (40l/s) 3 astez jarraian. Sekulako galera izan zen.
Hori ez dute esaten bñ argi dago ur gehiago galtzen zela matxurarekin urtegira sartzen zena baino
40 l/s x 3600s x 24h x 21 egun = 72.576.000 litro = 0.072 Hm3. Urkuluk 10 Hm3 ditxu. Beraz urtegiaren edukieraren %0.72-a galdu zan 3 aste hoietan. Bezta hainbesterako gaztiak!