Urkuluko ura erabiltzeari uzten hasi da Bergara

0
2585

Izan ere, Bergara bere baliabide hidriko propioak erabiltzen hasi da, Albitxuko ur tratamendu plantan egindako lanen ostean. Kontuan hartzekoa da Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Bergarako Udalak zehaztu dutela lan hauekin Bergarak “beharren arabera Urkuluko eta Pol-Poleko urak sarean sartzeko aukera” duela.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko argazkia: Bergarako Udala.

Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Bergarako Udalak aldaketa honen berri eman dute uztailaren 18an. Aldaketaren arrazoia ondokoa da:

“Momentu honetara arte, bailara osoak Urkuluko urtegitik jasotzen zuen ura, eta, bertako baliabideak mugatuak direla jakinik, beste irtenbide batzuk aztertzeko hautua egin” dute.

Horretarako, Bergarako Basalgo auzoko Albitxuko ur tratamendu plantan lanak egin dituzte.

Horren ondorioz, “herriguneko etxe guztietara iristen den ura Pol Poleko iturburutik iristen hasi da Urkulutik izan beharrean”.

Kontuan hartzekoa da “Urkulu eraiki aurretik Bergara hornitzen zuena Albitxuko ur tratamentu planta” zela.

Izan ere, Bergarak badu iturburu bat “Pol Polen kalitate altuko ura eskaintzen duena. Pol Poleko iturburuko uren hartunetik Albitxura ura iristeko, 7 km-ko hodi bat dago”.

“Behin Albitxun tratatu ondoren, 2.200.000 litroko ahalmena daukan ur depositoan almazenatzen da ura. Albitxuko planta berrituaren gaitasuna 30 litro/segundukoa da”.

Aldaketa honekin “bergararrek Urkulurekiko zeukaten dependentzia erabat murriztu eta autonomia hidrikoan jauzi bat ematea eragin du, beharren arabera Urkuluko eta Pol-Poleko urak sarean sartzeko aukera emanez eta bergararren ur-hornidura hobetuz”.

Horretarako, “Ur Partzuergoak lanen lehen fasea bukatu du aipatutako instalazioak berriz martxan jartzeko, eta bigarren fasean lanean hasi dira dagoeneko”. “Guztira, 350.000 euro inguruko inbertsioa suposatuko dute lan hauek”.

Gaur, abuztuaren 2an, Urkuluko ur-maila %92’82an dago, Gipuzkoako Ur Patzuergoak informatu duenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen