Eli Alzolak gaur, igandea, Urkuluko urtegian egin dituen argazkiak bidali dizkigu. Argazkietan ikus daitekeenez, nahiz eta urtarrilaz geroztik euria eta elurra egin, Urkuluko urtegiak ez du urteko sasoi honetan izan beharko lukeen ur kopurua. 2022ko martxoan urtegiaren edukiera %99koa bazen, gaur egun, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, % 70ekoa da.