Urkulu maiatzeko minimo historikora jaitsi da, eta %65ean dago

0
639

Azken urteetako maiatzetan bere edukieraren %90 baino gehiagoan izan da, iaz adibidez %99’7an. Gaur egun larrialdi egoeran dago.

Grafikoa: Gipuzkoako Ur Partzuergoa.

Aldaketa klimatikoaren eta lehortearen ondorioz, urtegiaren ur-maila minimo historikoan dugu. Gipuzkoako Ur Partzuergoak gaur, maiatzak 2, jakitera eman du %65’91n dagoela.

Ordea, azken urteetako maiatzen hasieran bere edukieraren %90etik gora zegoen: %99’7an iaz, %90’4 2021ean eta %92’89an 2020an.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen