Bedoñako baserriak Gipuzkoako Pirenaika Txapelketan jaso ditu aintzatespenak, tartean buru dotoreenaren saria. Aranatarrek azoka gehiagotan ere ‘uzta’ ederra eskuratu izan dute.
Argazkia: MB artxiboa.
Goierriko Hitzak ezagutzera eman berri du gaur epaimahaiak ondoko sariak Aitor Aranari ematea erabaki duela, hain zuzen, abelburuen sail hauetan:
- 8 eta 12 hilabete bitarteko bigetan, lehen saria
- 18 eta 24 hilabete bitarteko bigetan, lehen saria
- 2 eta 3 urte bitarteko bigetan, bigarren saria
- Umatutako 5 eta 7 urte bitartekoetan, bigarren saria
- 9 urtetik gorakoetan, lehen saria
- Buru dotoreenaren saria, hots, HEBE Herri Behi Elkartearen saria
Iaz ere plaza berean ‘uzta’ bikaina lortu zuen, hain zuzen, 4 lehen sari, bigarren sari 1, eta hirugarren sari 1 eskuratuz. Baita beste seina Gernikako Azokan ere. Zorionak Urkimendi baserria!




