Ur Parkeak hasiera eman dio aurtengo Txikilandiari

0
571

2024ko Txikilandia eta Ekintzen Laborategia ostegunera arte zabalik egongo dira.


Gaur, asteartea, jarri dira martxan aurtengo Txikilandia eta Ekintzen Laborategia. Ohikoa denez, lehen hitzordua gaur goizean izan da Musakolako kiroldegian Ur Parkearekin.

Arratsaldean Uarkapen eta Gaztetxean ekintzek jarraituko dute. Uarkapen rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea, gela iluna eta oreka pasabidea gunea izango dira. Gaztetxean berriz, aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira. Ekintzen Laborategiak Ihes bidea eta look aldaketa tailerra hartuko ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen