Unidad Alavesa eta Screamers & Sinnersek kontzertua eskaini dute Amaian Udazabalen baitan

0
445

Hasiera batean, kontzertua Cordoba y Oro plazan egitekoa zen, baina euria iragarrita zegoenez, kontzertua Amaia Udal Antzokira eraman zuten. Bi taldeen jarraitzaileek kontzertuaz gozatzeko aforoa bete zuten.

Agertokira igotzen lehenak Unidad Alavesa izan ziren. Ataungo taldeak bere abesti ezagunenen errepasoa egin zuen. Beren estiloaren barruan ez dute erritmo oso azkarrik, lasai samarrak, non letrei eta soinuen konbinazio on bati lehentasuna ematen dioten, ez da harritzekoa beren abestietan instrumentu ezberdinak gehitzea. Gaztelaniaren eta euskararen erabilera konbinatzen dituzte beren letretan. Taldekideek eskarmentu handia dute eta beste talde batzuen zerrenda luzea egin dute.

Jarraian, Screamers & Sinners arrasatearrak igo ziren oholtzara. Screamers & Sinners taldea psychobilly laukotea da, eta 2012an jaio zen Arrasaten, rockabillyaren jarraitzaileak esnatu nahian, urteen joanean armaturiko musika eta estetikarekin, lan eta psikodelia kolektiboan oinarrituta. Taldearen estiloa psychobilly, rockabillyaren eta punkaren arteko nahasketa bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen