Unai Ibarrak irabazi du Santamas Krosa

0
1900

Helmugara iritsi den lehen emakumea Ane Zabala Bruña izan da, 0:22: 34ko denborarekin

Unai Ibarra Gallardok irabazi du Santamaseko krosa maiatzaren amaieran, abenduan korritu behar zena bertan behera geratu zelako. Lasterkaria izan da helmugara iristen lehena, 0:18: 03ko denborarekin. Denbora bikaina izan du lehen postua eskuratzeko eta Arrasateko erdigunean gaur goizean egin den ekitaldian zeuden herritar guztien txalo zaparrada jasotzeko.

Helmugara iritsi den lehen emakumea Ane Zabala Bruña izan da, 0:22: 34ko denborarekin. Gizonezkoen taldekako sailkapenari dagokionez, lehenengoa ‘Jon Ander beti gurekin’ izan da 20 punturekin, bigarrena ‘Babarrunak’ 88 punturekin eta hirugarrena Arrasate Atletiko 127rekin. Emakumezkoen taldeen sailkapenari dagokionez, lehena Arrasate Atletiko izan da, 204koarekin. Irteera Herriko Plazan egin da, Arrasate pasealekurantz, eta behin helmugatik igarota (Biteri plaza), bi itzuli handi eman dituzte.

Goiz osoan giro bikaina bizi izan da Arrasateko kaleetan eta, beroa protagonista nagusietako bat izan den arren eta korrikalariek zein ikusleek nabaritu duten arren, horrek ez du eragotzi oso goiz dibertigarria eta kirolez betea izatea.

Gainera, lasterketa nagusiaren aurretik, txikienek ere aukera izan dute adinaren arabera bereizitako hainbat lasterketatan parte hartzeko. Une oro, etxeko txikienek gurasoen eta senideen laguntza izan dute, txalotzeko aukera galdu nahi izan ez dutelako.

Gainera, ekitaldiak AZ Gaubelak animazioa izan du uneoro, Biteri plazan musika jarriz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen