Azeri Bila lehiatu zen atzo Hernanin eta 78 parte hartzaileen artean arrasatearra mutiletan gailendu zen, eta nesketan Naroa Garmendia donostiarra izan zen irabazlea.
Argazkiak: Kronika.
Azeri Bila lasterketa Hernaniko kaleetan ospatu zen atzo, 8 kilometroko ibilbidearekin. 78 parte-hartzaile beroari aurre egitera ausartu ziren. Unai Ibarra arrasatearra izan da azkarrena, 25:27ko denborarekin, mutilen txapela eskuratuz. Atzetik bi hernandar sartu ziren, Sergio Roman (26:05) eta Gaizka Izagirre (26:50), podiuma osatzeko. Nesketan, Naroa Garmendia donostiarra izan da lehena helmugan 34:30eko denborarekin; eta bi hernaniarrek osatu zuten podiuma: Miren Unzuetak (36:12) eta Ana Rodriguezek (36:59).
