‘Un fantasma en la batalla’ fikziozko filma grabatzen dabiltza Arrasaten

0
1084

Agustín Díaz Yanes (Madril, 1950) zuzentzen ari da guardia zibilen inguruko istorioa. Grabazioa Urzu pabilioian egiten dabiltza, Ortega Lara bahituta egon zen pabilioian.

Kamioi, furgoneta eta film batean grabazioan ohikoak diren bestelako materialak nabari dira San Josepe inguruan, San Andres kalean.

Izan ere, ETAren garaian girotutako istorio bat egiten ari dira Urzu pabilioian: ‘Un fantasma en la batalla’.

Ikus-entzunezko honek, funtsean, kontatuko du guardia zibil bat erakunde armatuan infiltratzen dela eta salatari jarduten duela.

Agustín Díaz zuzendariak, besteak beste, ‘Alatriste’ eta ‘Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto’ filmak zuzendu zituen. Halaber, eleberriak eta gidoiak ere idatziak ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen