Umoregileen bakarrizketak ospatuko dira ostiral arratsaldean

0
1216

Amaia Ruiz de Galarreta, Asier Galarza eta Lander Varona arituko dira Seber Altuben, Santamas Komisiñuaren eskutik.

Irudia: Barakaldoko Sasiburu Euskaldunon Elkartea.

Santamasetako egitaraua umoretsu hasiko da bihar, abenduaren 12an, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarra curriculum luzekoa dugu, eta antzerki, laburmetrai, telebista-saio zein film ugaritan hartu du parte.

Berarekin oholtza partekatuko du Lander Varona Alanguak, zenbait lan-esparrutan jardundakoa: animazioa, komikia, argitaletxea eta prentsan.

Hirukotea osatuz Asier Galarza Garai muxikarra ariko da, plazetan eskarmentua duena, besteak beste, 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Bostok! bakarrizketa saioko sarrera musu truk izango da eta Seber Altubeko karpan ospatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen