Umorea eta opera izango dira Gala Lirikoan igandean; sarrerak erosgai

0
262

Ozenki elkarte arrasatearrak ‘Una noche en el teatro de la comedia’ antzezlan lirikoa estreinatuko du 19:00etan, Amaia antzokian. Oso ezagunak diren Tosca, La Bohème, Rigoletto nahiz zarzuela ospetsuen zatiak interpretatuko dira. Oraindik sarrerarik lortu ez dutenek Amaiako ohiko kanaletan eta Altuna Lurrindegian eskura dezakete geratzen diren 100 sarreretako bat, 20 eurotan.

Artxiboko argazkia: Ozenki elkartea.

Galaren trama antzoki baten eszenatokian garatzen da, non opereta bat egiteko abeslariak abesteko zain dauden. Bertan era erraz, arin eta atseginean arratsalde liriko atsegin batean zehar murgilduko da entzulea, lirikaren ederrenez gozatzeko aukera emango duen arratsaldea.

‘Una noche en el teatro de la comedia’ obran antzokiko antzerki zuzendaria ikusiko dugu, bere zuzendari artistikoarekin batera, bertara gerturatu diren abeslariei entzunaldi proba egiteko prest, Lirikaren Konpainiaren hurrengo opera emanaldia prestatzen ari baitira. Castinga bezain gauza sinplea denak antzezpen entretenigarria ekarriko du, eta, zalantzarik gabe, musika izango da protagonista. Antzezlanak musikaren trama antzerki barrura eramaten du, “vodevil”etik gertu dauden eszenekin, eta antzerki lirikoko abeslari eta aktore nabarmenen zerrenda du, egoera dibertigarri eta zentzugabe guztiak areagotzen dituztenak. “Iazko galak arrakasta handia izan zuen eta formula bera errepikatu nahi izan dugu” zehaztu du Manu Gallardo Ozenki elkarteko kideak.

‘Una noche en el teatro de la comedia’ antzerkiak denetik dauka: umorea, erritmoa, eszena zentzugabeak… baina batez ere musika. Tosca, La Bohème, Don Giovanni… Operaren eta zarzuelaren historiako partitura aipagarrienetako asko Amaia-n entzungo dira. “Interpretatuko diren arien aukeraketa mimo handiz egin dugu, eta, zalantzarik gabe, ikusle askok erraz ezagutuko dituzte”, argitu du Gallardok.

Lehen mailako ahotsak

‘Una noche en el teatro de la comedia’ taularatzeko Ozenkik, Josean Garcia zuzendari artistiko ezaguna buru duen talentu handiko lantalde aparta batu du. Musika zuzendaria Arkaitz Mendoza izango da eta Valen Moñux bergararra, aldiz, eszenografia eta atrezzoaren arduraduna.

Amaiaren eszenatoki gainean ahots handiek emango diote bizia Josean Garciaren libretoari. Dudarik gabe, David Baños tenore murtziarra izango da igandeko hitzorduaren erakargarritasun handienetako bat da “egungo opera-eszenako ahots handienetako bat” azpimarratu du Gallardok. Duela hilabete batzuk, Turandot antzezpenean Calaf-i bizia eman ondoren eta tenoreak Arrasaten jaso zituen txaloek, argi uzten dutek Bañosek duen kalitatea.

Madrildik Gema Scabal eta Andrés del Pino datoz. Sopranoak ahots pribilegiatua du, eta horri esker ia edozien partitura interpretatzeko aukera du. Scabal, nota altuenetan maisutasunez jarduteaz gain, interpretatzen duen aria bakoitzari izaera propioa emateko gai da. Baritonoak aldiz, bere ibilbide profesionalean, ahots-musikaren errepertorio zabala interpretatu du; bere ahotsari esker gainera, estilo-aniztasun oparoan sakontzeko aukera izan du. Del Pinoren ahots indartsua operatan eta Zarzuela ia obra guztietan entzun da.Lirikaren lehen mailako abeslariekin batera arituko dira Estibaliz Arroyo, Jon Imanol Etxabe, Ekaitz González de Urretxu, Koldo Torres, José Ángel Otegi eta Aurora Telletxea, Sasibill konpainiako abeslari eta aktoreak, aurreko galetan ere arrasatear eszenatokia zapaldu dutenak. Hori guztia Amaian lirikaren zatirik ederrenetako batzuk berriro entzun daitezen.

Azken sarrerak

Oraindik sarrerarik erosi ez dutenek geratzen diren 100 sarreretako bat eros dezakete Amaia Antzokiko ohiko kanaletan: Kutxabank, Amaiaren Leihatila eta arrasate.eus webgunean. Nahi dutenek, Ozenkiren posta elektronikoa ozenkielkartea@hotmail.es ere erabili dezakete sarreren eskaera egiteko. Berrikuntza gisa, eta sarrera fisikoen erosketa errazteko, Altuna Lurrindegian ere eros daitezke sarrerak. “Dudarik gabe, inork galdu behar ez lukeen hitzordu atsegina izango da” dio Gallardok.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen