Haurrek aniztasunaren aldeko ‘Amona molona’rekin gozatu dute

    0
    997

    Yogurinha Borova sortzaileak, dantzarien laguntzarekin, musika, dantza, koloreak,… eskaini dizkio publikoari Seber Altube plazan.

    Arrasateko Udalak eta Mimosa bulegoak antolaturik, ekitaldi hau gaur arratsaldean ospatu da.

    Yogurinha Borovak neskatila, mutiko eta haur ez-bitarrei zuzendutako lehen diskoa osotu du: ‘Amona molona’.

    Bertako kantu ugari gaurko emanaldian aurkeztu ditu jendaurrean, besteak beste, izen bereko abestia eta ‘Dantzatu’.

    Diskoak “aniztasunari, maitasunari, errespetuari, askatasunari eta beste hainbat gairi abesten die. Gora maitasuna eta gora aniztasuna”.

    Bertaratutako umeek eta oro har familiek gustura jarraitu dute ikuskizuna Udalak Gabonetarako jarritako karpan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen