Artgazki elkartearen Udazkeneko Lehiaketaren argazki erakusketa inauguratu da gaur arratsaldean Kulturaten. Erakusketa Kajoi Tabernan egon da jada, eta 32 argazki ditu, kalitate handiko aluminioz eginak. Argazkiak 45 euroko prezioan daude salgai eta bildutako dirua AERYOH (Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartearentzat izango da.

Erakusketa otsailaren 9ra arte egongo da zabalik Kulturateko klaustroan. Astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Aurten 85 argazkilarien 211 argazki aurkeztu dira Artgazkiren Udazkeneko Lehiaketara, eta horietatik 194 onartu dira. Lehen saria Miquel Planells kataluniarrarentzat izan da, bigarren saria Angel Maria Cerezok irabazi du eta hirugarrena Francisco Javier Dominguezek.