Gabonetan Kajoi Tabernan ikusgai egon dira.
Urtero bezala, Artgazkik antolaturiko ‘Udazkena Euskal Herrian’ lehiaketako argazki sorta bat jarri da salgai helburu solidario batekin. Iaz bezala, biltzen den guztia AERyOH Espainiako Errakitismo eta Osteomalaziaren Elkartera bideratuko da.
Datozen asteetan Ibai-Arteko establezimendu batzuetan egongo dira ikusgai argazkiak eta 30 euroko prezioan salduko dira. Gabonetan argazkiak Kajoi Tabernan ikusgai egon dira.
Argazkiak saltoki hauetan egongo dira ikusgai:
• Kili-Kolo
• Buart
• Ella Altzariak
• Itxaso
• Sikol
• Bea Lentzeria
• Lasagabaster
• Elkoro Bisuteria
• Markiegi
• Mondragon Hoteleko kafetegia
• Troko
• Milar Elkoro
• Zubiaga
• Angela
• Kapikua
• Josle
• Lilura
• Ume
• Oihal
• Ennea
• Aranzabal
• Resusta Karrikirri