‘Udazkena Euskal Herrian’ erakusketa zabalik Kulturaten

0
995

Eraskusketa Artgazkik antolatu du Aspanogiren alde

Gaur zabaldu ditu ateak ‘Udazkena Euskal Herrian’ erakusketa Kulturaten. Bertan Artgazkik antolatutako udazken argazki lehiaketako bostgarren edizioko parte hartzaile eta irabazleen argazkiak ikusteko aukera izango dute bai arrasatearrek eta bai debagoiendarrek gaurtik hilabete hontako 24rarte.

Ikusi ahal izateko ordutegia honakoa da: Astelehenetik larunbatera 17.30etatik 20.30etara. Bostgarren edizioko txapelketa Aspanogiren alde antolatu da eta erakusketan bertan honei buruzko zenbait informazio eskuratzeko aukera dago.

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso elkartea da. Inungo diru irabazi asmorik gabekoa da eta 2017ko urtarrilaren 20ean elkarteak hiritar merezimendu dominarekin saritua izan zen. Helburuen tartean, Haur Minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea, gaixotasunaren diagnostikoa eta bere garapenaren ondorioz sortzen diren ostopoak gainditzen laguntzea edo haur gaixoari arreta osoa eskaintzea dira azpimagarrienetarikoak.

Honetaz gain haur minbiziaren errealitatea eta bere arazoak ezagutzera ematea dute helburu. Gainera, erakunde publikoei eta gizarteari haur minbizidunaren eta bere familiaren eskubideak ezagutarazten dihardute. Azkenik, haur minbiziaren inguruko ikerketak bultzatzen dituzte: zergaitiak, tratamendu onenak bigarren mailako ondorio gutxienekin…

N

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen