Testua: Ibai-Arte
Otsailaren 17, 18 eta 19an plan paregabea egiteko aukera Ibai-Arteren eskutik, udazken-neguko stock azoka ospatuko dugu eta gainera, zozketatuko ditugun 940 eurotako sarietako bat irabazteko aukera izango duzu!!Ostegun eta ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab.
Egun hauetan gainera, erosketak Arrasaten egiteak saria izan dezake. Erosketak otsailaren 17, 18 eta 19an Arrasateko edozein saltokitan egiten dituzuen bezeroen artean 940 eurotan baloratuko bi sari zozketatuko ditugu, Ibai-Arteko saltokietan trukatzeko 940€ erosketa txarteletan. Zozketan parte hartzeko egun hauetan egindako erosketetan jasotako erosketa tiket bat 688734149 telefonora bidali besterik ez duzu egin behar. Bi zozketa burutuko ditugu, bat otsailaren 17 eta 18an jasotako tiketekin eta bestea otsailaren 19an jasotakoekin. Zozketa bakoitzerako, parte hartzaileko zozketarako zenbaki bakarra emango dugu. Zozketa otsailaren 23an egingo da eta bi irabazleekin harremanetan jarriko gara sari banaketarako. Animatu eta zorte on!
Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baina baita larunbaterako kale ikuskizunaz ere. Otsailaren 19an, arratsaldeko 18.30etatik aurrera Elen`s River Dixieland Band taldeak animatuko ditu Arrasateko kaleak, hasiera Arrasateko Herriko Plazan emanez.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.